XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERE ONERA ETORTZEKO JARRERA

Pertsona bat berpizteko prozeduratan, nahiz eta sarri alde batera utzia izan, bere onera etortzeko jarrera deiturikoa dela bizia salbatzeko ekintzarik sinpleena eta baliagarriena aldarrika dezake jende askok.

Beharbada kasu hau, konorterik gabe dagoen pertsonaren arazoa mihia ahoan lasai eta eztarria blokeaturik edukitzea soilik ez dela esanez has dezakezu.

Beste hainbat konplikazio ere izan ditzake: gerta daiteke partikulak ahotik biriketara pasatzea oztopatzen duten erreflexu babestaileek ez funtzionatzea; eztulik ezin da egin; gorakoen arriskua areagotu egiten da; urin digestiboak eztarrian eta urdailean pilatzen dira, eliminazio-mekanismo normalek funtzionatzen ez dutelako; urdailaren hustuketa atzeratu egiten da eta urdailaren sarrera babesten duten muskuluak erlaxatu egiten dira.

Honek zera esan nahi du: urdaileko edukina berrahoratu eta edukin hori biriketara joateko arriskua areagotu egiten dela.

Hau, batez ere, pertsona ahoz gora etzanda dagoenean gerta liteke.

Pertsona alde baterantz bueltatzeak: - mihia ahoaren atzekaldean geratzeko probabilitatea murriztu egiten du.

- edozein jariakin edo gorako biriketara joan baino lehen ahotik kanporatzea ahalbidetzen du.

Pertsona bat alde baterantz bueltatzeko modu asko daude eta baita zaindu ahal izateko pertsona hori jartzeko dauden moduak ere.